XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskimalak ikus Amerika; Kanada; Lurburuko eskualdeak; Bizitegia / Esklabutza ikus Kolonialismoa.

Aintzinatean eskiatzaileek eski luzeagoa erabiltzen zuten ezker oinean eta larruz jantzitako motzagoa eskubian.

Lenengoarekin elur gainean irrista ohi ziren eta bigarrenaren laguntzaz gelditzen edo aldapa gora joateko zen.

Gaurregun haiek ametsetan ere ikusi ez zituzten eskiak erabiltzen dira, baina estiloa ere askoz bikainagoa da.

Aski da ikustea nola txapeldunek dakiten bihurguneak hartzen: bi bide gainean irristaka doazela irudi.

Kilometro amildua.

Kilometro amilduak gauza xinplea dirudi: aski da aldapan behera ziztu guztiz abiatzeko kemena izatea.

Ez da, ez, horrelakorik: Elur eta airean irristatzeko teknika ikasi behar da.

Eskiatzailerik zaluena, zangoak apur bat higituz, elur axaletik irristatuz makur antzean aireari erresistentzi gutien ematen diona da.

Jarrera aerodinamiko deritzana da eta ukalondoa zabalduegi edo gorputza zutixamar ematea aski da orduko kilometro asko galtzeko.

Kilometro amilduan atleta eta deraman material guztiak bloke bat osatzen dute: kasko, makil, bota eta tresneri guztia.

Berezitasun hau nor zen ausartena jakiteko ez baina eskiatzaileei eski erropa edo kasko marka jakin bat denetan onena dela jakinerazteko, lehen edo bigarren atera zenak erabili zuelako.

Material oso bikaina baina guztiz garestia da.

Oraingoz mendi inguruan bizi direnentzat bakarrik da eski kirola.

Beste guztiak elur oporraldi batekin konformatu behar.

Jakina, irakasle bat behar da ikasten hasi direnei arriskuak eta mendiko zailtasunak ezagutuerazteko.

Zenbait mendi lekutan badira eskolak geroko txapeldunak teknikoak eta eski irakasleak trebetzen dituztenak.

Ez dago konpetizio eskia bakarrik baizik eta alpinismo-eski deritzana ere, hau da, mendi pista zabaletik ibiltzen datzana.

Eski nautikoa.

Estatu Batuetan 1939an sortu zen eta gaurregun jende askok pratikatzen du.

Kirol honek jendea irrikatzen du.

Hiru saio mota egiten dira txapelketa batean: slalom, jauziak eta irudiak.